Bilboko Jai Batzordeak Isidro Elezgarai izendatu du 2010. urteko Bizkaiko hiriburuko Aste nagusiko pregoilari izateko.
Elezgarai bilbotarra da eta 52 urte ditu. Bizitzan zehar gauza asko egin ditu orain arte, beti Bilborekin eta gizarte ekintzekin lotuta. Izan ere, perfumegilea, taekwondo irakaslea eta maisua izan da. Halaber, Euskadiko Erretinosi Pigmentarioko Gaixoen Elkartearen eta Bizkaiko Magia Elkartearen urrezko dominak jaso ditu, eta Begoñako Birjinaren Anai Handia da. Gainera, 1995ko Aste Santuko pregoilaria izan zen, eta Moskotarrak konpartsak emandako "Aste Nagusiko Erraldoi" sariduna eta Caritaseko aholkularia da.
Horrez gain, duela 25 urte Euskadiko Kutxan lan egiten du, Kanpoko Harremanetarako zuzendariaren karguan.

Que sea nuestro amigo o que trabaje en Caja Laboral son dos accidentes en la vida de un bilbaino de pura cepa. Zorionak!!
Gora Pregoilaria! Gora Aste Nagusia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario