miércoles, 3 de febrero de 2010

Bilboko konpartsen egitaraua

Bai Iñaki, heltzear dago eta hona hemen Bilboko konpartsek prestatu duten egitaraua:

Osteguna 11. TRAPU ZAHARRAK
19:30 Arriaga plazatik txorizoen banaketa eta Zazpi Kaleetatik KALEJIRA.

Larunbata 13. JAITSIERA
17:30 Jaitsieraren hasiera Hurtado de Amezagatik: Fanfarreak, Bilboko Erraldoiak, Goloka, Ibon Koteron eta bere albokariak, Pirritx, Porrotx eta Mari Motots, Txan magoa, joaldunak, batukadak, El mentón de Fogarty, Gatillazo, etabar.
21:30 Sari banaketa eta El mentón de Fogartyren kontzertua.



Igandea 14. PUTXERAK. (Plaza Barrian)
09:00 Putxera txapelketa.
14:00 Sari banaketa.

Asteartea 16. SARDINAREN ERREKETA
19:00 Sardinaren beila Plaza Berrian.
19:30 Sardinaren ehorzketako prozesioa alde zaharretik Goloka taldearekin.
21:00 Sardinaren erreketa Arriaga plazan.

No hay comentarios: